50 urte bete dira Gipuzkoako lehen bertso eskola sortu zenetik Aretxabaletako Almen ikastolan. Urteurrena ospatzeko, Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna antolatu du biharko.
2008ko krisitik erregistratutako urte hasierarik txarrena izan da: 20.600 langabe gehiago zenbatu ditu INEren inkestak. Zerbitzuen sektorean galdu dira lanpostu gehien.
'Eva Lootz. Korapilatu, zimurtu eta hariari jarraitu' erakusketa zabaldu dute Donostian, Kutxaren Kubo aretoan. Diziplina ugari landu ditu artista austriarrak, eta haren obra aztertzeko aukera ematen du bildumak.
Etengabe eraldatzen ari den paisaia batean murgiltzeko gonbita egin du Maria Jerezen 'Herri bat behar da mendi bat altxatzeko' erakusketak. Hiru urtetik gorako haurrentzat dago pentsatua, baita helduentzat ere. Abuztuaren 25 arte egongo da, Tabakaleran.
'Gizon barregarriak' eleberria da Joxean Agirre idazleak argitaratu duen azken lana. Hainbat gai landu ditu liburuan; besteak beste, intriga eta sexualitatea. Dioenez, eskarmentuak eman dio estilo propioa eraikitzeko modua.
Intxaurrondoko Ibiltariaren 30. astearen barruan, hainbat bidaiari gonbidatu dituzte aste honetan Donostiara, bertaratutakoei beren pasarteak kontatzera. Iribarrek eta Zubimendik Europa zeharkatu zuten iaz motoan; zortzi herrialde ezagutu zituzten.
Zubiak insomnioari eta lo apneei buruz hitz egingo du Arrasaten. Azaldu duenez, asko hedatu dira lo arazoak, eta loaren higiene ona izatea lagungarria da halakorik ez pairatzeko.